Hiri Hondakinen Mankomunitatetako abenduko zozketa berezia egin da

TTIPI-TTAPA 2013ko abenduaren 12a

Bi lagunendako bazkaria ez ezik, bertako produktuen bi lote ere zozketatu dituzte

Baztango Udalak, Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak eta Malerrekako Mankomunitateak etxez-etxe banatutako egutegiek duten zenbakiarekin, abenduko zozketa egin da eta gainera, Eguberrietako bertze bi lote ere zozketatu dituzte.

Abenduko zenbaki sariduna 3.639a da eta saria, bi lagunendako bazkaria izanen da. Aipatu, bertzalde, azaroan ere ez zela zenbaki sariduna agertu. Hilabete hondarrean bukatu zen epea, eta beraz, orain ezin da saria eskatu. Zonaldeko produktuekin osatutako bi loteak, berriz, 1.585 eta 7.086 zenbakiei egokitu zaizkie.

Abenduko eta Eguberrietako zozketen saridunak hilabete bukaera arteko epea izanen dute saria eskuratzeko. Horretarako, abenduaren 31 baino lehen Bortzirietako Mankomunitatera deitu beharko du: 948 635254.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun