Abenduaren 7an jokatu ziren Galarretan binakako erremonte txapelketako finalerdietako bigarren partidak. Lehenbizikoetan bezala, Uterga eta Ion eta Urriza eta Endika suertatu ziren garaile, beraz bi bikote horiek izanen dira aurrez aurre abenduaren 21eko finalean.
Xanti Uterga eta Ionek 34-40 irabazi zieten larunbateko partidan Juaristi eta Barrenetxea IV.ari. Ortzegunean ere irabazi zietela kontuan hartuz, finalerako lehen txartela beraiek eskuratuz zuten. Hasieratik bukaerara aitzinetik izan ziren Uterga eta Ion. 10-20 aitzinetik izan ziren baina gorriek 24 eta 27ra berdintzea lortu zuten. Baina Juaristik eta Barrenetxeak hiru huts egin zuten eta berriz ere urdinek agindu zuten eta azkenean Utergak erabaki zuen. Doneztebarra izan zen laukotean onena.
Urrizak eta txapelketa ofizial batean atzelari moduan debuta egin duen Endika Urrutia saldiastarrak, berriz, 40-29 irabazi zieten Etxeberria IV eta Etxeberria III.ari. Ortzegunean ere 28an utzi zituztenez, finalerako txartela eskuratu zuten. Halere, partida berdindua joan zen larunbatekoa, 26nako berdinketa bitarte. Hortik aitzinera, Urriza nagusi izan zen eta Endikak ere txapelketako partida onena jokatu zuen.