Paxaka txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte abenduaren 14an Iruritan

TTIPI-TTAPA 2013ko abenduaren 9a

Paxaka txapelketa azken txanpan sartua da. Artxiboko argazkia

Irurita E-Doneztebe eta Elizondo-Irurita B ariko dira nor baino nor gehiagoka

Laxoa elkarteak hamalaugarren aldiz antolatutako Baztan-Errekako paxaka txapelketako bosgarren eta hondar jardunaldia jokatu da abenduaren 7an Iruritako Aranabia pilotalekuan. Horren arabera erabakiak gelditu dira abenduaren 7an jokatuko diren finalerdiak: Irurita E Donezteberen kontra eta Elizondo Irurita Bren kontra.

Laxoa elkarteak hamalaugarren aldiz antolatutako Baztan-Errekako paxaka txapelketako bosgarren eta hondar jardunaldia jokatu da abenduaren 7an Iruritako Aranabia pilotalekuan. Horren arabera erabakiak gelditu dira abenduaren 7an jokatuko diren finalerdiak: Irurita E Donezteberen kontra eta Elizondo Irurita Bren kontra.

Bosgarren jardunaldi horretako emaitzak hauek izan ziren:

Elizondok 9 – Irurita Gk 4

Arraiozek 9 – Irurita Dk 8

Irurita Fk 6 – Doneztebek 9

Irurita Ak 3 – Irurita Bk 9

Gauzak honela, lehenbiziko multzoko buru Irurita E izan da, jokatutako lau partidak irabazita. Bina partida irabazi eta bina galduta berdinduak gelditu dira Irurita B, Arraioz eta Irurita A, baina Irurita Bkoek irabazi eta galdutako jokuen alde hobea zuten (27 irabaziak, 25 galduak), Arraiozek (29 irabaziak, 28 galduak) eta Irurita Ak (28 irabaziak, 31 galduak) baino. Honela, Irurita Bk lortu du finalerdietarako bigarren txartela. Bigarren multzoan, Elizondok jokatutako hiru partidak irabazi ditu eta Doneztebek hirutik bi.

Beraz, lehenbiziko finalerdia, larunbat arratsaldeko 5etan jokatuko dute Irurita E (Xabier Barberena, Mattin Legarrea eta Joxe Mari Salaburu) eta Doneztebek (Josu Juanena, Unai Sapuppo eta Jokin Arraztoa) eta ondotik, Elizondo (Gorka Urtasun, Juan Mari Maia eta Jon Sansiñena) eta Irurita Bren (Oskar Urrutia, Karlos Goikoetxea eta Jagoba Ramos)artekoa jokatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun