Gure Txokoak irabazi eta Beti Gaztek galdu egin dute asteburuko jardunaldi murritzean

TTIPI-TTAPA 2013ko abenduaren 9a

Beti Gazteko jubenilak denboraldi bikaina egiten ari dira Gipuzkoako Ohorezko Mailan. Jokatutako 12 partiduetatik 10 irabazi eta 2 berdindu egin dituzte. Artxiboko argazkia

Nafarroan ari diren futbol, areto-futbol, eskubaloi eta saskibaloi taldeek atseden izan dute

Asteburuko kirol jardunaldi murritza gelditu da eskualdeko kirol taldeentzat. Izan ere, Nafarroako ligetan ari diren futbol, areto-futbol, eskubaloi eta saskibaloi taldeek atseden izan dute. Beraz, Gipuzkoako ligetan ari diren futbol eta areto-futbol taldeak bakarrik aritu dira egunotan. Futbol talde nagusiei dagokienez, Beti Gaztek galdu egin zuen etxean eta Gure Txokoak irabazi Irunen.

Asteburuko kirol jardunaldi murritza gelditu da eskualdeko kirol taldeentzat. Izan ere, Nafarroako ligetan ari diren futbol, areto-futbol, eskubaloi eta saskibaloi taldeek atseden izan dute. Beraz, Gipuzkoako ligetan ari diren futbol eta areto-futbol taldeak bakarrik aritu dira egunotan. Futbol talde nagusiei dagokienez, Beti Gaztek galdu egin zuen etxean eta Gure Txokoak irabazi Irunen. Hauek izan dira asteburuko emaitzak:

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko mailan

Beti Gazte 1 (Beñat Saralegi) – Real Union 2

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan

Mariño 1 - Gure Txokoa 2 (Jokin Pinacho eta Jon de la Cruz)

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

Lagun Artea B 4 - Baztan B 0 (gibeleratutako partida).

Gipuzkoako jubenilen Ohorezko mailan

Hernani 0 - Beti Gazte 2 (Xabi Etxenike eta Unai Telletxea)

Gipuzkoko jubenilen lehen mailan

Gure Txokoa 0 - Beti Ona 1

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

Beti Gazte 0 – Mariño 1

Gure Txokoa 8 (Javier Musgok 6 eta Unai Olaziregik 2) – Landetxa B 2

 

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako hirugarren mailan

Anoeta 6 - Umore Ona Goizueta 1

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun