Koteto Ezkurra eta Iñaki Lizaso erremontelari doneztebarrek Nafarroako Gobernuak ematen dituen kirolaren goresmen-sariak jaso zituzten abenduaren 2an.
Lizasori, erretiratzeko unean erremonteari egindako ekarpenagatik egin diote ohorezko aipamena eta Ezkurrari erremontean kirol-ibilbide garrantzitsua egin izanagatik. Ohorezko 7 aipamen eta zilarrezko 17 domina banatu ziren ekitaldian.
Bi doneztebarrekin batera Aitor Eguzkitzak (kick-boxing), Ana Casaresek (atletismoa, duatloia eta triatloia) eta Amaia Osabak (piraguismoa) eta erakundeei dagokienez, Erriberriko Erri Berri Kirol Taldeak eta Fuentes Dutor Fundazioak jaso dute ohorezko aipamena.