Gipuzkoako futbol taldeak bakarrik ariko dira asteburuan

TTIPI-TTAPA 2013ko abenduaren 5a

Beti Gazteko futbol talde nagusiak Real Union hartuko du ortziral arratsaldean Mastegin. Artxiboko argazkia

Nafarroan ari diren futbol, areto-futbol, eskubaloi eta saskibaloi taldeek atseden izanen dute

Asteburuko kirol jardunaldi murritza geldituko da eskualdeko kirol taldeentzat. Izan ere, Nafarroako ligetan ari diren futbol, areto-futbol, eskubaloi eta saskibaloi taldeek atseden izanen dute. Beraz, Gipuzkoako ligetan ari diren futbol eta areto-futbol taldeak bakarrik ariko dira egunotan. Lehenbiziko partida Beti Gazteko talde nagusiak izanen du, ortziral arratsaldean Mastegin hartuko baitu Real Union taldea.

Hauek izanen dira asteburuko norgehiagokak:

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko mailan

Beti Gazte – Real Union, ortziralean 16:30ean Lesakako Mastegin.

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan

Mariño - Gure Txokoa, larunbatean 17:30ean Irungo Ugalde zelaian.

Gipuzkoako jubenilen Ohorezko mailan

Hernani - Beti Gazte, igandean 17:45ean Hernaniko Zubipen.

Gipuzkoko jubenilen lehen mailan

Gure Txokoa – Beti Ona, igandean 16:00etan Berako Matzadan.

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

Beti Gazte – Mariño, igandean 16:30ean Lesakako Mastegin.

Gure Txokoa – Landetxa B, larunbatean 16:00etan Berako Matzadan.

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako lehen mailan

Gure Txokoa atsedena.

Gipuzkoako hirugarren mailan

Anoeta - Umore Ona Goizueta, ostiralean 12:00etan Anoetako Abraham Olano kiroldegian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun