30 langabetu gehiago utzi ditu azaroak eskualdean

TTIPI-TTAPA 2013ko abenduaren 5a

1.397 lagunek emana zuten izena Doneztebeko Enplegu Bulegoan hilabete hondarrean

Nafarroa osoan bezala, eta azken hiru hilabeteetako joerarekin segituz, azaroan ere goiti egin du langabeziak eskualdean. Hilabete hondarrean 1.397 langabetu zeuden Doneztebeko Enplegu Bulegoan izen emanak, urrian baino 30 gehiago. Beraz, %2,19 igo da langabetu kopurua, Nafarroa osoko bulegoen banaz bertzekoa (%0,70) baino gehiago.

408 kontratu egin ziren Doneztebeko Enplegu Bulegoaren bitartez azaroan, baina horietatik 31 bakarrik izan ziren mugagabeak.

Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean 626 lagun daude langabezian, urrian baino 11 gehiago. Adin tarte horretako emakumeen artean 628 langabetu daude, urrian baino 16 gehiago. 25 urtez beheitiko gizasemeen artean lagun bat guttiago dago langabezian, 86 lagun, eta adin tarte horretako emakumeen artean urrian baino 4 langabetu gehiago daude, 57.

Zerbitzuen arloan nabarmen goiti

Zerbitzuen arloak segitzen du langabe gehien izaten, eta gainera, nabarmen goiti egin du azaroan, 895etik 936 langebatura pasatuz. Industria arloan, aldiz, 9 langabetu guttiago daude, 237 denera. Eraikuntzan ere 6 langabetu guttiago daude, 145. Nekazaritzan 27tik 28ra igo da langabetu kopurua, eta aitzinetik lanik egin ez dutenen artean 51 lagun daude langabezian, urrian baino 3 gehiago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun