Auto bat zozketatuko dute Baztan-Bidasoaldeko komertzio eta zerbitzuen elkarteek

TTIPI-TTAPA 2013ko abenduaren 2a

Rosa Lasaga (Lesaka), Leire Amoros (Doneztebarrak), Mamen Goñi (Bertan), Fran Agara (Larun Haizpe) eta Natalia Rekarte (Doneztebarrak), zozketaren berri ematen. Aitor Arotzena

12.000 boleto jarri dituzte salgai 3 eurotan eta 2014ko urtarrilaren 31n zozketatuko da

Denok bat elkarlanean lelopean ekimen berria antolatu dute Baztan, Bera, Doneztebe eta Lesakako merkatari eta zerbitzuen elkarteek. Kotxe bat zozketatuko dute Bertan, Larun Haizpe, Doneztebarrak eta Lesakako Zerbitzuen elkarteek, Doneztebeko Talleres Santestebanen laguntzarekin, Dacia Sandero autoa, zehazki errateko.

Denok bat elkarlanean lelopean ekimen berria antolatu dute Baztan, Bera, Doneztebe eta Lesakako merkatari eta zerbitzuen elkarteek. Kotxe bat zozketatuko dute Bertan, Larun Haizpe, Doneztebarrak eta Lesakako Zerbitzuen elkarteek, Doneztebeko Talleres Santestebanen laguntzarekin, Dacia Sandero autoa, zehazki errateko.

Guztira 12.000 boleto paratu dituzte salgai eta hiru eurotan eros daitezke lau elkarte hauetako bazkide diren saltoki eta zerbitzuetan. Zozketa, berriz, 2014ko urtarrilaren 31n eginen dute Donezteben, Malerrekako Mankomunitatearen eraikinean, 14:00etan. Zenbaki sarituaren jabeak otsailaren 28ra arteko epea izanen du agertzeko, eta behin epe hori pasatuta sariturik agertuko ez balitz berriz eginen dute zozketa, martxoaren 7an.

 

233 komertzio elkarlanean

Lehendik ere komertzioek herrietan duten garrantziaz jabetzeko sentsibilizazio kanpaina egin bazuten ere, lau elkarteek batera egiten duten lehen ekimen handia da eta Arantxa Arregi, Cederna-Garalurreko garapen agentearen laguntza ere eskertu nahi izan dute. Krisi orokorraren eraginpean, kontsumoaren jautsierarekin eta beraien lanpostuak mantentzeko ere zailtasunak dituztela, «biktimismoa alde batera utzi, mugitzen hasi eta ilusioak, ideiak eta proiektuak sortzeko lanean» hasi dira ekimen honekin. Elkartzearen eta parte hartzearen garrantzia ere azpimarratu nahi izan dute. Hain zuzen, 233 komertzio eta zerbitzu biltzen dira lau elkarteetan, 51 Donezteben, 64 Beran, 76 Baztanen eta 42 Lesakan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun