Euskararen kate hautsiak liburua aurkeztu du Dabid Anautek

TTIPI-TTAPA 2013ko abenduaren 2a

Dabid Anaut egilea, euskalgintzako hainbat kideren laguntzaz egin zuen liburuaren aurkezpena. Utzitako argazkia

Euskal Memoriaren bitartez argitaratu du mila orri inguruko liburu mardula

‘Euskararen kate hautsiak. Hizkuntza zapalkuntzaren memoria’ izena du Dabid Anautek osatutako liburuak. Lan mardula da, 1.000 orri ingurukoa, eta hala ere, euskarak historian zehar izandako urraduren erakusgarri ttiki bat baino ez diela dio egileak. Euskal Memoriaren aurtengo dibulgazio lana da aipatutakoa, eta azaroaren 27an aurkeztu zuten, Aieteko Jauregian. Euskalgintzako hainbat kidek bat egin zuten Leitza-Goizuetako Euskara teknikariak egindako liburuaren aurkezpenean.

Euskaldunon lekukotzen bideo bat erakutsiz hasi zuten aurkezpena. Ondoren, Euskal Memoriako Arantxa Erasunek hartu zuen hitza. «Bazterketa, debekua, mespretxua, zigorra, jazarpena.. errepresioa. Euskarak eta euskaldunok asko sufritu dugu, luzez, gure hizkuntza indarrez desagerrarazi nahi izan dutelako. Ez dute lortu, baina eragindako kaltea geure orainaren parte da», aipatu zuen Erasunek. Azken batean, Erasunek azaldu zuenez, Anautek hizkuntza jazarpenaren argazkia egin du, eta aldi berean, horri euskaldunok nola erantzun diogun ere jaso du, euskalgintzaren lana aipatuz.

Dabid Anaut liburuaren egileak euskararen zapalkuntzak ezaugarri jakin batzuk dituela adierazi zuen: «Konstante historiko bat da, oso aspaldi hasi zena, denboran zehar iraun duena eta egun ere agortu ez dena». Azken batean, hainbat lekukotzen bidez zapalkuntzaren kronika moduko bat osatzeaz gain, guztiari kontestua batu dio, euskararen historiari buruzko atalekin. Lana osatzeko hainbat iturri beharrezkoak izan ditu Anautek, dela Euskal Kultur Erakundea, Labrit-Euskokultur, ahotsak.com edota elkarrizketatutako hainbat lagun. Elkarrizketatutakoen artean, eskualdeko hainbat lagun ageri dira. Euskal Herrian Euskaraz erakundeko ordezkari gisara Kontxi Erro lesakarrari ere elkarrizketa luzea egin dio, baina bertze hainbertze lagunen testigantza laburragoak ere bildu ditu. Mikel Illarregi leitzarrak lagundu dio elkarrizketatu horien argazkiak ateratzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun