Nafarroako Gobernuko Sustapen Departamentuak jakinarazi duenez, abenduaren 2tik 5era, heldu den astelehenetik ortzegunera itxi eginen da Belate eta Almandozko tunelen Iruñerako norabidea, N-121-A errepidean. Fresatze eta zolaberritze lanak eginen dituzte eta beraz, Iruña aldera doazen ibilgailuek, Belateko gainetik igarotzen den errepidea hartu beharko dute.
Sustapen Departamentutik aipatu dutenez, lan hauek programatzeko metereologia-iragarpenak hartu dituzte kontuan, «trafikoan ahalik eta eragin ttikiena izan dezaten».