Antzerki gaua izanen dute azaroaren 29an Elgorriagako Herriko Ostatuan

Mattin LARRALDE 2013ko azaroaren 29a

Divina Locura taldeak "org.amen" antzezlana eskainiko du ortziral arratsean Elgorriagako Herriko Ostatuan. Artxiboko argazkia

Divina Locura eta Teatro que madura taldeek emanaldiak eskainiko dituzte

Elgorriagako Herriko Ostatuan antzerki gaua izango da azaroaren 29ean. Saioa ortziral arratseko 10etan hasiko da eta bertan ikusgai izanen dira Divina Locura taldearen org.amen antzezlana eta Teatro que madura taldearen Nunca se sabe.

Zorroilo besta

Bertze aldetik, urtero egiten da azaroaren akabilan Elgorriagako Zorroilo elkarteko urteko besta. Aurten azaroaren 30ean izango da. Larunbat goizez txetelaren tiraketa izanen da. Ondoren bazkaria eta arratsaldez katxondeoa eta ongi pasatzeko gogoa, agian sorpresatxoren batekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun