Nazabalek 8. txapela jantzi du Donezteben

TTIPI-TTAPA 2013ko azaroaren 28a

Pronostikoak bete eta Floren Nazabalek zor­tzigarren aldiz irabazi zuen Nafarroako aizkolari txapelketa, Doneztebeko feria egunean jokatutako finalean. Jon Rekondo lei­tzarra izan zen azpitxa­peldun, Lopez hiruga­rren, Ruben Saralegi leitzar gaztea lauga­rren bere lehen final handian eta Antonio Senosiain bosgarren.
 
Bigarren mailako arpana txapelketari dagokionez, Arraiozko Xabier Urrutia eta Daniel Saldias nagusitu ziren, 7 segundorengatik. Alberto Oteiza eta Adrian Berruezo izan ziren bigarrenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun