Nafarroako sokatira txapelketa irabazi du Amaiurko taldeak

TTIPI-TTAPA 2013ko azaroaren 28a

Amaiurtarrak lanean, Elizondon jokatu zen 640 kiloko lehen jardunaldian. Xagu-LESAKA

Joan den urtean, talde berria eta gaztea zuen Amaiurrek eta ez zuen Nafarroan sokatira txapelketan txapelik lortu. Aurten, ordea, tiralari horiek esperientzia hartu eta 640 kiloko txapela janztea lortu du. Elizondon jokatu zen lehen saioan tiraldi guziak irabazi zituen eta Be­rriozarren herriko talde­arekin berdindu arren, txapela Baztanera eka­rri zuten.
640 kiloko txapela jantzi ondotik, 600 kiloko Nafarroako sokatira txapelketari ekin zion Amaiurko taldeak. He­rrian azaroaren 16an jokatutako lehen jardunaldian tiraldi guziak irabazi zituen, 3 puntu eskuratuz. Berriozar izan zen bigarren eta Txantrea hirugarren. Lerro hauek idazterakoan ez da segurua, baina zuzenbidean kategoria honetako txapela ere janzteko modua zuen Amaiurrek, larunbatean Lesakan jokatzekoa zen bigarren eta hondar jardunaldian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun