Telethonarentzat mobilizatuko da berriz ere herria abenduaren 7an

Joana GUERENDIAIN 2013ko aza. 28a, 18:03

Urteak dira herrian urritasuna dutenentzat Telethon diru bilketa egiten dela. Argazkian, antolatzaile nagusietako bi, Therese Gijarro eta Jean Michel Garat ageri dira 2009an Larrungo mazeletan. Artxib

Arratsaldeko 2etan hitzordua emana da San Inazioko lepotik treinez upatzeko Larrunerat

Abenduaren 7 an Sarako herria berriz ere mobilizatuko da Tele­thonarentzat. Goizean 10:30etik goiti pastizak salduko dira plazan. A­rratsaldeko 2etan hi­tzordua emana da San Inazioko lepoan treinez upatzeko Larrunera, ondotik menditik oinez edo treinez jausten ahalko da. 
 
Treinera upatzeko 10 euro pagatu beharko da. Mendian ibili eta indarrako berriz hartzeko krakada bat antolatuko da Pikassarian, 5 euroko parte hartzea galdeginen da. Irabazitako diru guzia “Tele­thon” elkarteari emana izanen da.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun