Azken urteetan bezala aurten ere, herriko saltzaileek San Martin besta eguna baliatu dute gaitzeko ospakizuna apailatzeko Inharrean. Aldi huntan dastaketa frango egin ahal izan da sukaldari, okin eta gozogileek prestatu dituzten platekin. Herriko saltzaileak hobe ezagutzeko parada eman zaie herri bazkarian besta giroan eta umore onean bildu diren herritarrei.