Batera plataformaren deiarekin bat egin du Auzapezen Biltzarrak

Franck DOLOSOR 2013ko azaroaren 28a

Christine Bessonart andere auzapeza hautetsi andana batek inguratua Senpereko herriko etxean joan den azaroaren 20an. Franck DOLOSOR

Azaroaren 30ean Maulen eginen da manifestazioa

 Batera plataformak azaroaren 30ean Maulen eginen duen manifestaldiarekin bat egin du Ipar Euskal Herriko auzapezen biltzarrak, hauen artean bere buruak, Christine Bessonart Senpereko andere auzapezak. Manifestaldian parte hartzera deitu dituzte hautetsiak eta herritarrak. Bertan galdetuko da Iparraldeko lurralde elkargo berezia sortzea Frantziako erre­publikaren barnean garai hauetan egiten ari den deszentralizazio prozesuaren baitan. Euskararen ofizialtasuna, unibertsitatearen sortzea eta laborantza ganbara sortzea ere aldarrikatuko dira Xiberoko hiriburuko karriketan. 
 
Frantziako gobernuak ezezkoa eman dio jadanik lurralde elkargo berezia sortzeari baina Bessonarten arabera ez da ideia hau galdu behar hautetsien gehiengoak sostengatzen baitu eta lurraldeak behar duelako bere geroa bermatzeko. Gogoratu du azken urteetan gogoeta sakona egin dela bi unibertsitarirekin eta 104 auzapezek ho­rren aldeko sinadura eman dutela, hau da hirutik bik. Joan den ekainaren lehenean Baionan egin zen manifestaldiaren ondotik, Maulen dei bera helarazi behar zaio­la gobernuari uste dute hautetsiek. Badakite Paristik datozen berriak ez direla onak eta "mespretxu" horrek dezepzioa ekar dezakeela. Dena den, ez dela amore eman behar diote hautetsi euskal­tzaleek. Begi txarrez ikusten dute azken urte­e­­tan eskuinak eta ezke­rrak izan duten ja­rrera ez baitiete erantzunik ematen Ipar Euskal He­rriaren aldarrikapenei. Hautetsiak beldur dira giro politikoa be­rriz gaiztotzea funtsean berri­ki ikusi den bezala ezezagunek udako bi etxe e­rre dituztelarik Aiherran eta Itsasun. Gaz­te ba­tzuen radikalizazio arris­kuaren aitzinean egoera sanotzea erres­petuz galdegin diote Frantziako gobernuari. 
 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun