Aitzineko Ttipi-Ttapan Zugarramurdiko eskolako haurrek murrizketen kontra egindako argazki bat ikusi gEnuen. Oraingo honetan Urdazubiko eskolakoek egin zutena ikusgai duzue. Gure eskolak ttikiak dira: Zugarramurdin bi herrietako ttarrenak aritzen dira, denetara 32 haur. Urdazubin berriz, koxkorrenak, DBH 2. maila arte, denetara 18 haur.
Denen artean zaindu eta babestu behar ditugu eskola ttiki hauek, eta oraintxe berean aukera bat badugu: guraso elkartea saltzen ari den errifak erosiz.
Gero urteroko moduan, eskolek abenduaren 20an, bestatxo bat eginen dute, eta horren baitan zozketaren emaitza jakinen da. Ez da nolanahiko saria gainera, denetara hamabortz bat sari partitzen baitira errifak erosten dituztenen artean.