Gas naturaleko erabiltzaileak lortzeko kanpaina berezia abian da

TTIPI-TTAPA 2013ko azaroaren 28a

Erabiltzaileak direnek erabiltzaile berriak lortzen badituzte ordainsaria jasoko dute

Baztan-Bidasoko gas naturaleko erabiltzaileek 100 eta 300 euro arteko saria jaso dezakete bere lagun edo senideek gas konpainia bereko zerbitzuak kontratatzen badituzte.  Kanpainak ahoz ahoko publizitatea du oinarri, dagoeneko bezeroak direnek bere hurbilekoei zerbitzua gomendatu eta hauek gas naturala kontratatzea da xedea. Zenbat eta jende gehiago batu, orduan eta sari potoloagoa lortuko du bezero bultzatzaileak. Kanpaina azaro eta abenduan gauzatzen ari dira eta urtea amaitzearekin batera bukatuko da. Gas Navarrako bezeroek gutun bat jasoko dute etxean promozio kode batekin, lagun edo senideren bat konbentzi­tzea lortzen badute kode hori aurkeztu beharko dute ordainsaria lortu ahal izateko. Denera, 4.000 gutun banatuko dira,  Arra­ioz, Bera, Doneztebe, Elbete, Elizondo, Gartzain, Igantzi, Irurita, Legasa, Lekaroz, Lesaka, Mugairi, Narbarte, Oronoz eta Sunbi­llako gas naturaleko bezeroen artean. 
 
Kanpainaren inguruko informazio gehiago jaso nahi dutenek, 900 333 456 doako telefonora deitu dezakete. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun