Hagitz ongi joan dira aurtengo XXI ehiza jardunaldi gastronomikoak

TTIPI-TTAPA 2013ko abenduaren 5a

Izaskun Goñi, Conchita Vicente, Ruben Garate eta Korpus Txoperena, zozketatutako margolanarekin. Utzitako argazkia

Igantziko Conchita Vicentek irabazi du Bertizko Partzuergoak zozketatutako margolana

Bertizko Turismo Partzuergoak hagitz ongi baloratu ditu joan den igandean bukatu ziren ehiza jardunaldi gastronomikoak. Hogeita batgarren edizioa bete dute aurtengoan.

Bertizko Turismo Partzuergoak hagitz ongi baloratu ditu joan den igandean bukatu ziren ehiza jardunaldi gastronomikoak. Hogeita batgarren edizioa bete dute aurtengoan.

Partzuergoaren ekimen zaharrena den honetan parte hartu duten jatetxeek publikoaren erantzunarekin kontent daudela adierazi dute. Kasu batzuetean, nahiz eta bizi dugun egoera zaila den, aurreko urteetan baino hobeki lan egin dutela azaldu dute, bereziki astean zehar.

Jaime Fortuna artista portugaldarrak internetez ezagutu zuen ekimen hau eta eskatu zuen parte hartzea azulejoz egindako bere ehiza animalien margolanen erakusketarekin, Iruritako Olarin egin zena.

Aurten, ohikoak diren menu karpeta eta eskuorriei irudia eman dien margolana zozketatu zen pasa den astelehenean. Boleto irabazlea Igantziko La Villan saldua zen. Abenduaren 5ean, Bertizko jatetxeen elkarteako presidentea, Iruritako Olari jatetxeko Ruben Garate eta Bertizko Partzuergoko kudeatzailea Izaskun Goñi bertara joan dira irabazleari saria emateko. Zorte izan duena Conchita Vicente izan da, La Villa jatetxea 30 urtez eraman zuena eta orain mahaitik jardunaldi gastronomikoetaz gozatzen duena. Beraiekin batera, gaur egun La Villa kudeatzen duen Korpus Txoperena izan zen.

Bertizko Partuzergoak eskerrak eman dizkie Nafarroako arlo turistikoen elkarte eta entitate guztiei, jardunaldiak hedatzen laguntzeagatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun