Aurreko aldizkarian aipatu bezala, Ezkurrako herritarrek jokatutako apustu garrantzitsuenekotakoa 1968ko otsailaren 11n Tolosan Mindegia eta Mariezkurrena anaiek jokatu zutena izan zen. Talde biak Ezkurrakoak ziren eta horrek herria bitan banatzea suposatu zuen, batzuen eta besteen aldekoen artean. Apustua amaitzean ordea, urak onera etorri ziren. Urte berean, martxoaren 24an Antonio Mindegia eta Jesus Mariezkurrenak bikotea osatu eta Mendaroko Kortabarria anaien aurka apustua jokatu zuten. Minutu bateko errenta eman zieten Kortabarria anaiei eta 14 segundogatik Ezkurrakoek galdu zuten apustua.