Duela urte batzuk telebista eta prentsan gure herriari buruzko erreportajeak ateratzen hasi ahala, asko izan ziren bertako paisaia, mendi eta monumentuak ikusteko asmoz bertaratu ziren bisitariak. Bidean ordea ez zegoen seinalerik, eta beharrezkoak zirela ikusita, hesola batzuk hartu, margotu eta bidean jartzea erabaki genuen lagun batzuk. Badirudi bakarren bati ez zitzaiola guk egindako lana gustatu, pistetatik hurbil zeuden seinaleak atera edota aizkora batekin txikitu baitzituen. Ez dakigu gaiztakeria egin zuena altua, baxua, gizena, argala… izan ote zen. Gauza bat bakarra dago argi alferra zela, pista aldameneko seinaleak bakarrik txikitu baitzituen. Orain Jaimeren laguntzari esker, berriro ere bere lekuan jarri dira seinaleak. Ea luzaroan irauten duten eta ez duten berriro ere norbaitek egindako “gaiztakerien” ondoriorik sufritzen.