Boroseneko Jose eta Txispeako Bittor Ameriketatik bisitan bueltatu dira

Arantxa ITURRALDE 2013ko azaroaren 27a

Jose Telletxea eta Bittor Albistur bisitan izan dira Labaienen eta herritarrek afari batekin egin zieten ongietorria. Arantxa ITURRALDE

Labaiendarrek afari batekin egin zieten ongietorria

Ospakizun berezia izan zuten labaindarrek azaroaren 16an.
 
Ameriketatik etorritako Jose Telletxeari eta Bittor Albisturri , herrita­rrek ongi etorri bero bat egin zieten. Horretarako ostatuan afaltzeko bildu ziren larunbatean. Giro paregabea  izan zen  eta afal ostean, Anjel Estangak  bere akordionaren laguntzarekin kantuan eta dantza egiteko aukera eskaini zuen. Badira urte batzuk bi labaindar hauek Estatu Batuetara joanak zirela. Boroseneko Jose Telletxea 25 urte zituelarik atera zen herritik Kaliforniara, Novatora hain zuzen ere. Txispeako Bittor Albistur, aldiz, 21 urterekin abiatu zen. Gaur egun Fresnon ­bizi da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun