Auzo konpostajeari buruzko mintzaldia eman zuen Hiri-Hondakinen Mankomunitateko Txomin Elgorriagak azaroaren 13an eta hamabost bat lagun bildu ziren. Bortzirietan duela urtebete inguru jarri bazituzten ere, Malerrekan lehenbizikoa da Sekretarioaren etxeko baratzean paratu dutena. Informazio kanpainak eginen dira eta Mankomunitatetik kontrola ere eramanen dute.