Neguko auzolana azaroaren 23an egin da. Bertan herrian inguruan diren bideak, herriko almazena eta bertze zenbait gauza garbitu eta txukunduko dira. Udan herrigunea apaintzen da eta neguan bideak eta herri inguruko lanak egiten dira. Lehen euriekin ere lurra mugitu da. Hobe erranda, harriak bidera erori dira, zuhaitzen bat ere bai eta joan den larunbateko auzolana aprobetxatuz txukundu dituzte bazterrak.