Osasun etxe eta liburutegietako zerbitzuak euskalduntzeko neurri zehatzak proposatu ditu

TTIPI-TTAPA 2013ko azaroaren 27a

Instituzio publikoek herritarren eskubideak urratzea larritzat jo eta Nafarroako “zonalde eus­kaldunean” administrazioak euskarazko zerbitzua eskaintzeko betebeharra duela gogora ekarri dute Eneka Maiz eta Jon Abril, UEMAko ordezkariek azaroaren 19an Nafarraoko Parlamentuan egindako agerraldian. Osasun etxe eta liburutegien euskalduntzeko bidea elkarlanean egiteko borondatea ere agertu dute. Hala, instituzioen arteko elkarlanetik haratago jo eta hainbat eragileren ekarpenak ere jasotzea beha­rrezkoa dela azpima-rratu nahi izan dute. Adibide gisara eta liburutegietako kasuari lotuta, ASNABI Nafarroako liburuzainen elkartea aipamena eginez.  
 
Osasun zerbitzuak euskalduntzeari lotuta, lehentasunak eta epeak zehaztuta, plangin­tza osoa kudeatzeko lantaldea osatzea proposatu du UEMAk. Eta garrantzitsu­tzat jo du udalek eta OEE (Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak) ere lan horretan parte hartzea.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun