Nahiz eta Nafarroako Gobernuak murrizketekin jarraitu eta Iturengo eskola berria beraien eginkizunen barruan ez sartu, betiko eskolan eremu berriak sortzen ari dira, ezinezkoa ematen duen tokietan. Aurtengo ikasturterako Udalak gela berria sortu du lehen fitxategiak ziren bi gelatxoetik eta jantokia haunditzea lortu du. Eskolatik eskerrak eman nahi dizkieta udalari etaI lagundu duten guziei: «Mª Joxe alkatesa eta zinegotziak; Mikel eta Amaia idazkariak; udako langileak (Joxe, Peio, Jokin eta David) eta Alazne, Irlandan dugun marrazkilari artista haundia. Pulunpa eskolatik 72na muxu!».