Eskolako irakasle eta ikasleek Zubietara joateko asmoa zuten, baina giro hotz eta eurisuaren ondorioz, aurreko alean aipatu genituen ateraldiak bertan behera utzi behar izan zituzten. Hori bai, egin gabe utzitakoak aurrerago egiteko asmoa dute. Hortaz, Zubietako herria bixitatu, errota ikusi eta ginkana eta talo tailerraz gozatzeko aukera gabe ez dira geldituko herriko ttikienak.