Eguraldiak ez zien lagundu aurtiztarrei San Martin bestetan. Halere, ekitaldi asko zituzten antolatuak eta denak burutu ziren, arrakastarekin gainera: herritarren arteko pilota txapelketak, herri kirolak, trikitixa jaialdiak, azokak… eta nola ez herri guzia biltzen duen herri bazkaria. Giro bikainean bapo bazkaldu ondotik, bazkalostea Joxeangel eta Erramun Martikorenaren kantuekin eta Iñaki Aleman eta Ander Lizarralde bertsolarien bertsoekin afariko tenorea ailegatu arte belarriek goxatu, gorputzak mugitu eta giro onaz gozatu zuten herritarrek. Zorionak antolatzaileei! Guttiago falta da 2014ko Sanmartinetarako!