Belauneko lesioaren ondorioz binakako txapelketatik kanpo

TTIPI-TTAPA 2013ko azaroaren 27a

Belaunetako bihurritu baten ondorioz bi aste eman beharko ditu frontoietatik urrun Julen san Miguel atzelariak. Ondorioz, joan den larunbatean binakako txapelketako laugarren partida jokatu beharra zuen Etxabe II.arekin batera Uterga eta Ionen kontra, baina 40-0 galdutzat eman diote. Gisa honetara, txapelketatik kanpo dagoela erra­ten ahal da. Penarik handiena bere aurre­lariarengatik ematen diola adierazi du San Miguelek, «ilusio handiarekin zegoelako». Dena den, aitzinera begira, lehenbailehen erre­kuperatu nahi du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun