Giro ederra izan zen Udazkeneko Ferietan

TTIPI-TTAPA 2013ko azaroaren 27a

Alicia DEL CASTILLO

Udazkeneko giro bikaina izan zen feria eguneko goizean. Normalean baino postu eta azienda guttiago ikusi ziren, baina eguraldi eguzkitsua ikusiz, eguerdi parterako jendetza bildu zen herriko karriketan. Behi batzuk eta zaldiak, behorrak, poniak eta astoak ere ikusi ziren. Arratsaldean eguraldia aunitz narrastu zen eta jende guttiago ibili zen karriketan, baina frontoiak lepo egin zuen Nafarroako aizkolari txapelketa eta bigarren mailako arpana txapelketa ikusteko. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun