Enrique Taberna omenduko dute Santa Luzia egunean

TTIPI-TTAPA 2013ko azaroaren 27a

Zilarrezko Titarea eskuratuko duen bigarren gizasemea da

Abenduaren 13an ospatuko da Santa Luzia eguna eta azken urteetako ohiturari eutsiz, besta eguna antolatu dute Udalak eta Cederna-Garalurrek. Oraindik egitaraua erabat zehaz­tu gabe baldin badago ere, eskulangileak izanen dira elizatarian eta meza ondotik, Zilarrez­ko Titarea emanen dio udalak jostun bati. Aurtengoan, Enrique Taberna izanen da omendua. Hain zuzen, sari hau jasotzen duen bigarren gizasemea izanen da. 2000. urtean Patxi Astiz-i eman zioten.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun