Auto istripuan hil zen Josetxo Ganboa

Maider PETRIRENA 2013ko aza. 27a, 17:39
Honela gelditu zen Josetxo Ganboak gidatzen zuen autoa. ONDIKOL

Ustez, bihotzekoak jo ondotik, gidatzen zuen autoaren kontrola galdu eta amildu zen

Sunbillako herriak albiste txar bat izan zuen azaroaren 12an. Goizeko 10:20ean istripu baten ondorioz Josetxo Ganboa Zubieta hil zen. Josetxok bizi guztia igeltsero bezala egina zuen lan eta orain dela bi urte gutti goiti beheiti jubilatua zen. Ulibel­tzak Elkarteko bazkidea zen eta bere afizioetako bat ehizara joatea zen. Doluminak bere familiari.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun