Doktore tesia: gero eta gehiagok aukeratzen duen ikerketa lana

Gurutze PIKABEA 2013ko aza. 27a, 16:17

Doktore tesia egitea erabakitzen dutenek bataz bertze 5-7 urte pasatzen dituzte horretan

Azken urteetan igo egin da tesia aur­keztu dutenen kopurua Hego Eus­­kal Herrian. 2011n, adibidez, 2008an baino 89 tesi gehiago irakurri eta defendatu zituzten. Mundu hori hur­biletik ezagutzeko asmoz, TTIPI-TTAPAk tesia egitea erabaki duten eskualdeko bortz lagunengana jo du euren ­esperientzia­ ­biltzeko.

 Eta orain zer? Horixe da unibertsitateko ikasketak bukatuta sortzen den galdera. Gehienek garbi dute lana bilatu­ nahi dute­la eta horretan hasten dira; ez, ordea, de­nak. Izan ere, ge­ro­­ eta gehiagok era­baki­tzen dute dokto­re tesia egi­­tea. Horrek gu­ttienez hiru­ urteko de­di­ka­zioa eska­tzen du, baina bataz­ ber­­tze 5-7 urte­ko­ pasa­tzen dituzte­.

Azken urteetako datuei erreparatuz, 2008tik 2011ra, Hego Euskal He­rrian %18,4 igo zen doktore tesia irakurri­ eta de­fen­datu zutenen ko­pu­rua. Espainiako Hez­kun­tza Ministerioaren arabera, 2008an 484 lagunek aurkeztu zuten tesia Hego Euskal He­rrian, 2009­an 540 izan ziren, 2010­ean 519 eta 2011n 573.  

Adinari dagokionez, gehienek 30-34 urterekin bukatzen dute tesia eta gero datoz 25-29 urte­koak. Ondoko taulan, Hego Euskal Herrian­ duela bi urte aurkeztutako tesiak adinaren arabe­ra­ age­ri dira. Sexuaren ara­be­rako aldea ttikia da. 2011­n tesien %50,6 gizo­nez­koek aurkeztu zituzten eta %49,4 emakumeek.  

Eskualdean ere badi­ra­­ doktore tesia egiteko­ bidea hautatzen du­tenak eta hala egin dute Paula Ka­sa­res, Oihana Lujan­bio, Saioa Diosdado, Ain­tza­ne­ Pikabea eta Xabier­ Juan­­­korenak. Paulak eta Oihanak Euskal Filologia ikasi zuten, Saioa eta Ain­­tza­nek Ki­­mi­ka Zientziak eta Xabierrek In­geniari­tza­ Indus­triala. Uniber­tsitateko ikas­keten ondotik, bakoitzak bere ada­rrean tesia egin du edo egiten ari da.

Adina Aurkeztutako tesiak Hego EHn
25-29 160 (%27,9)
30-34 204 (%35,6)
35-39 72 (%12,6)
40-44 45 (%7,8)
45-49 29 (%5,1)
50-55 35 (%6,1)
55tik 28 (%4,9)
Guztira 573 (%100)

 

 Paula KASARES |  BAZTAN

«Hainbat nafarrek euskararen aldeko hautuak egin dituztelakoz dirau euskarak Nafarroan»

 DOKTORE TESIA

Nafa­rroan euskararen belaunez belauneko jarraipena nola izan den eta gaur egungo haur nafarrak zein ­egoeratan bilakatu diren ­euskaldun ikertu du.

Nabarmentzeko ibilbide akademikoa du Paula Kasaresek. «Euskarak­ erakartzen ninduelakoz», Euskal Filologia ikasi zuen, «hau da, euskal­ hizkun­tzalaritza eta literatura». Baina bere hitzetan, «hiz­kuntzalari­tza­ ez da mintzairen bizitzaz eta geroaz kezkatzen eta nik ho­rre­­tan nuen kezka nagusia». Hortaz, Soziolin­guis­­tikara­ pasatu zen. «Ohi­ko­ soziolingustikan alderdi kultura­lean egon den gabeziak­ bulka­tu ninduen Gizarte eta Kultura Antropologia lizentzia­turara». Beraz, bi lizentzia­tu­ra, graduondoko eta diplo­ma bana eta hori aski ez, eta aurten doktore­tza akitu du. 

2000. urtean Baztango Udaleko­ Eus­kara Zerbitzuan es­zedentzia eskatu eta Bartzelona­ra joan­ zen doktore­tza ikasketak egitera. Orduan hasi zen tesia­re­kin. «Urte­ batzuetan etenik izan nuen, 2008 aldera gaia­ri­ berriz hel­du eta 2013­ko uztailean tesia iraku­rri dut». 

Euskaldun hazi Nafarroan. Euskararen belaunez belaune­ko­ ja­rraipena eta hizkuntza sozializazioa familia euskaldu­ne­tan. Hori­ da bere tesia: «1970etik 2012ra Nafarroan­ euskararen­ belaunez be­lau­neko ja­rraipena nola gauzatu­ den eta egungo haur nafarrak­ zer egoe­ratan bilakatzen di­ren euskal­dun ar­gi­­tzea izan dut xede». Azter­ke­ta kualitatiboa izan da: «jendearen­ bizi­pen, bizi-auke­ra, hautu, ja­rre­ra eta halakoei begiratu diet». Disei­nu aldetik, bi kasu­ aztertu­ ditu: bata Iruritan eta ber­tzea­ Iruñean, eta bi belaunal­di hartu­ ditu, 70eko hama­rral­dian haziak eta haien seme-alabak, 2000­tik­ ai­tzi­ne­ra sortuak. Egindako lanetik «Nafa­rroa­ko euskararen historia­ hurbila ez dela lineala» ondorioztatu du: «hizkun­t­za­ren­ galtze eta be­rres­ku­ra­tzea gerta­tu da, mintzairaren belaunez belauneko segidan­ haus­tu­rak­ izan ditu». Iruri­ta­ren kasuan hori «xarman­ki» ikusten­ dela­ dio: «euskararen gal­tze­­ prozesuak her­ria­ren haustu­ra­ eka­rri­­ zuen. 70eko hama­rraldian hizkun­tza aldetik­ bi gune zeuden, herrigu­nea­ er­daldundua ­eta baserri aldea euskalduna. Urte ho­rie­tan Jose­ Mª Sánchez Carrión sozio­lin­­guis­tak­ euska­ra­ galdutzat­ eman zuen Iruritan. Hale­re, irurita­rrek eus­ka­­­ra­ren galbi­dea irauli­ dute». Paularen ustez, «euskarak ez dirau Nafarroan guraso euskaldunek beti­ ume euskaldunak hazi dituztelakoz, hainbat nafarrek euskararen aldeko atxikimendu eta hautuak egin dituztelakoz baizik. Hiztun ba­tzuk umetatik heldu zaien euska­ra­­­ri lotu zaizkio, baina­ bertze anitz euskarara go­goz­ hurbildu dira, hizkuntza­ ikasi eta beretu­ dute. Hiztun horiek aitamatu­ direlarik, seme-alaben hizkun­tza sozializazioa beretakotu­ta­ko­­ mintzairan egin dute, eta ho­rre­la hasi da hain­bat familiatan euska­ra­ (berr)etxe­ko­tzen»­­.

Tesia egitea «ikergaiaz ez ezik, neure buruaz, ahalmenaz eta gaitasun intelektualaz anitz ikasteko bidea izan da» Paularentzat. «Bide luze, malkarra eta bakartia» dela dio, baina­ «nahiz leher eginik egon, gogobete­rik­ eta pozik» gelditu da. Are gehiago, ikertzen segitu nahi­ko lukeela onartu digu, «bai eta ikertutakoa zabaltzen ere». 

 

GOGORRA BAINA KONTENT
«Nahiz leher eginik egon, gogobeterik eta pozik gelditu naiz egindako lanarekin»
 
 
Saioa DIOSDADO |  LEITZA
 
«Ikerketan segitzeko ondorengo pausua kanpora joatea da eta itzultzea oso zaila da»
 
DOKTORE TESIA

Farmazeutikari begira aritu da lanean bere­ ikerketan, gaixo­tasunen kontrako ­farmakoak sintetizatzeko­ ­lanean.
 
Euskal Herriko Unibertsitatean Kimika Zientzietan lizentziatua da Saioa Diosdado leitzarra. Karrerako azken urtea, hala ere, Ingalatarren egin zuen, eta handik itzuli zenean, doktoretza egitea proposatu zioten EHUn bertan, Donostian, Kimika Organikako laborategian. Baiezkoa eman zuen: «lizentziatura buka­tu eta nora jo ez dakizula geldi­tzen zara eta aukera hori eskaini zidaten». Lizen­tziatura bukatu eta masterra egin zuen, eta azal­du digunez, «masterra egiten ari nintzen bitartean, bekak eskatu nituen eta Espainiako Ministerioko beka eman zidaten». 2008ko urrian hasi zen bekarekin lanean.
 
Tesiaren nondik norakoez galdetu diogu leitzarrari, baina lan zaila jarri diogu: «askotan galdetzen didate eta hain espezifi­koak izaten dira, zaila izaten dela azaltzea». Laburbilduz, «sintesi asimetrikoan egiten dut lan», aipatu digu. Horrek egunerokoan dituen aplikazioen berri ere eman digu: «farmazeutikari begira ari naiz lanean, farmakoak sintetizatzeko. Erreakzio bat egiten duzunean, nahiz eta molekula berdina izan, efektu desberdinak eduki ditzake, eta efektu bat ona eta besteak txarrak lortzen dituzu. Gure lana bi horiek desberdintzea da. Molekula zuzen bat bakarrik saldu daiteke». 
 
Lau urte eman ditu Saioak laborategian lanean, eta ikerketa «oso gogorra» dela azpimarratu digu: «lehiakortasun haundia dago eta oso sakrifikatua da». Kontatu digunez, «Euskal He­rrian ikerketan segitzeko oso aukera gutxi daude, eta gainera­, oso baldintza zailekin. Berriz bekak lortzea izango litzateke, baina gero eta beka gu­txiago daude. Gero eta lehiakortasun haundiagoa da­go eta baldin­tzak gero eta txa­rra­goak dira». Be­rak garbi du ikerketan ez duela segituko tesia bukatutakoan, «segitzekotan ondorengo­ urra­tsa kanpora joatea da eta itzul­tzea oso zaila da». Hortaz, «nire­ helburua hezkuntzara edo bes­te zerbaitetara bideratzea da».
 
Oraingoz, ordea, tesia buka­tzea da Saioaren xede nagusia eta dagoe­neko azkenetan dabil. Urte hau etxean tesia idazten daramala adierazi digu, eta «nire asmoa Eguberrien aurretik aur­kez­tea eta titulua lortzea da». Do­nostian, EHUn eginen du aur­kez­pena, eta «egun hori pa­satzeak­ urduri jartzen» baldin badu ere, urteetako lan gogo­rraren fruitua­ izanen da. Zorterik onena opa diogu. 
 
AURKEZPENA
«Urte bat daramat etxean tesia idazten eta nire asmoa ­Egu­berrien aurretik au­rkeztea da»
 
 
Aintzane PIKABEA |  ARANTZA
 
«Ikerketak erakarrita hasi nintzen tesiarekin, eta gogorra bada ere, aberasgarria da»
 
DOKTORE TESIA
 
Medikuntzan izanen du bere lanak  aplikazio nagusia: minbiziaren aurkako borrokan lagungarri izan daitezkeen nanogelak sintetizatu eta aztertzen ditu.
 
Minbiziaren kontrako terapian lagunga­rri izan daitezkeen nano­partikulak iker­tzen dihardu Ain­tzane Pikabea aranztarrak, zeha­tzago erran­da, «minbizia bezala­ko eritasunei aitzin egite­ko balio­ duten farmakoak ga­rraiatzen dituzten nanogelak sintetizatu eta azter­tzen ditut. Nanogelek, ber­tzeak bertze, farma­koa ga­rraia­tzeko balio dute, haien barnean­ botika sar daite­kee­lako eta kimi­koki presta daitezke zuzenean tu­­mo­re­ra ailega­tze­ko, ba­rrenean da­­ra­­man subs­­tan­tzia bi­dean­ askatu­ gabe eta behar denean modu kontrolatuan askatuz». Laburbil­duz, hori da bere tesiaren mamia. 
 
Kimika Zien­tzietan lizen­tziatua da Eus­­­­kal Herriko Unibertsitatean, eta ikasketa horien ondotik tesia egitea erabaki zuen: «karre­ra bukatuta irakasle izateko masterra egin ala doktore­tza tesiare­kin hasi zalantza izan nuen, baina ikerketa probatu nahi­ nuen­ eta hura zela momentua pentsa­tu nuen. Ber­tzela, ez nuke inoiz eginen, eta proiektu honen gaia hagitz interesgarria irudi­tu zitzaidan». Ikerketak era­ka­rrita hasi zen, beraz, doktore­tzarekin duela bi urte. Hasieran, doktoretza egin bidenabar Kimi­ka Aplika­tua eta Material Polime­rikoak masterra ere egin zuen.
 
Esperientzia «hagitz aberasga­rria» izaten ari dela adierazi digu­ eta «gustu­ra»­­­­ dagoela. Halere, «go­gorra» dela onartu du: «ordu­ aunitz sartu behar dira». Tesia eginez «gauza aunitz­ ikasten» ari dela ere kon­tatu digu: «iker­tzen, taldean­ lan egiten, norbere lana aitzinera­ eramaten eta hori kontrola­tzen, idaz­ten, jendearen ai­­­tzi­nean solasten, inge­lesa lan­tzen... Gainera, kongresuetara edo kanpora­ lanera joateak jende aunitz ezagu­tze­ko eta bi­daia­tzeko au­­kera ematen du». 
 
Tesia bukatzea da orain bere lehenta­suna, eta etorkizuneko asmoez gal­de­tuta, «gero gerokoak» eran­­tzun digu. Bere hi­tzetan, «gaur egun, ikerlarien egoera hagitz beltz dago hemen­, lagun­tzak aunitz murrizten ari direlako eta gero eta aukera­ gu­ttiago­ eskain­tzen dituztelako hemen lan egiteko». Erran digunez­, «ez dut baz­­­tertzen kanpora­ post dok­tore­tza bat egitera joatea», baina hori mo­men­tua aile­ga­­tzean erabaki du. Eus­ko Jaurla­ri­tzak lau urteta­ra­ko­ eman dion beka 2015­eko abenduan bukatuko zaionez, te­sia ordura­ko aur­­kez­tu nahiko luke: «espe­ro dut bi urteren buruan aurkez­tu ahal izatea». Bitartean, medikun­tzan ekarpena­ egin dezaketen nanogelekin lanean segituko du.
 
TESIAREN ONDOTIK 
«Ez dut baztertzen kan­­pora post-doktore­tza bat egitera joatea, baina hori mo­mentuan ikusiko dut».
 
 

 Oihana LUJANBIO |  GOIZUETA

«Tesia egiteko diziplina ­­asko behar da, zure esku ­dagoelako egiten duzun lana»
 
DOKTORE TESIA

Nafarroako ipar-mendebaldeko euskara nola aldatzen ari den ikertzen dihardu. Goizuetan hasi du ikerketa, gerora inguruko tokiekin konparatzeko.
 
«Euskararen berri jakitea gustatu izan zait beti, hizkuntzen be­rri orokorrean, baina gurea euskara da. Goizuetako hizkerak ere beti izan du zerbait, bai gure­tzat eta bai kanpokoentzat ere». Horixe izan zen abiapuntua. Euskarari buruz gehiago jakiteko asmoz, Euskal Filologia ikasi zuen Oihana Lujanbio goizueta­rrak­ EHU Euskal Herriko Uniber­tsitatean. Baina jakinmina urruti­rago joan zen, eta bereziki soziolinguistika egiten zitzaion interesgarri, hau da, «euskararen gaur egun­go egoe­­ran jarri nahi nuen arre­ta». Hala, uniber­tsitateko ikasketen ondotik dok­­toretzare­kin hasi zen. Tartean, graduondoko batzuk ere egin zituen, eta Soziolinguis­tika Kluste­rrean ere lanean aritu­ zen. Horiek bukatuta, orain hasi da be­rriz tesiare­kin, EHUk eman dion lau urteta­rako beka­re­kin­.
 
Hizkuntza aldakortasuna Nafa­rroa ipar-mendebaldeko euskaran. Hori da Oihanaren tesiaren izena: «gaur egun euskara nola­ aldatzen ari den iker­tzen ari naiz». Goizuetan hasi du azterke­ta, eta gerora «egoera bere­tsuan­ egon litezkeen inguruko to­kiekin konparatu nahi dut, Araitz­ Betelurekin eta beharbada Leitzarekin». Eta azterketa egiteko aldatzen ari diren 15 aldagai hartu ditu kontuan, fonologikoak batzuk eta morfo­lo­gi­koak eta lexikoak besteak: ka­rri­/ekarri, yan/jan, zertikan/zertik, izain/izaingo, dut/ daukit, ez­ti­kit/eztakit, arrunt/oso, deus/ ezer, zerbette/zeoze... Estatistikaren bitartez, horiek zeren arabera aldatzen ari diren ikusten ari da: adina, sexua, ikas­keta maila, Gipuzkoarekin duten ha­rremana... Goizuetan egin duen­ orain arteko lanarekin «euskara­ aldatzen ari dela» ondorioz­tatu du: «za­harretatik gaz­tee­tara aldaketak badira. Gazteek gero eta batuago egiten dute». Hala ere, bere ustez, «Goizuetan aldaketa ez da haundia. Beste leku batzuetan haundiago izango da». 
 
Tesia 2016rako bukatzea «espe­ro» du, eta etorkizunaz galdetu­ta, ez omen du «batere argi». Bi­tartean, ordea, badu zeregina­, egunaren zati haundi bat ikerke­tan joaten bai­tzaio. Bere hitzetan, «beka eduki­tzeak asko laguntzen du. Bes­tela, oso gogo­rra izango litzate­ke. Bekarekin lan egun normal bat beza­la da». Diru-laguntza ez ezik, «te­sia egiteko diziplina asko behar da, zu­re esku dagoelako egi­ten duzun lana». Baina itxa­ro­­pen­tsu mintzo da: «zer egin nahi duzun­ argi duzun heinean, eta denbora­ mugez konturatuta, posible da».
 
 
LAGUNTZA 
«Beka edukitzeak asko laguntzen du, lan egun normal bat be­za­­la da. Bestela, go­gorra izango litzateke»
 
 
Xabier JUANKORENA |  DONEZTEBE
 
«Azken zatia gogorra egin arren, denboran atzera eginen banu gauza bera eginen nuke»
 
DOKTORE TESIA
 
Gero eta potentzia haundiagoko aero­ge­neradoreen era­bilerak sortzen dituen arazoak konpontzean oinarritu da bere ikerketaren mamia.
 
 
Matematika, fisika eta elektroni­ka bezalako ikasgaiak betidanik­ izan ditu gustuko Xabier Juan­ko­rena doneztebarrak, eta horre­gatik ikasi zuen Ingeniaritza Industriala Iruñe­ko unibertsitatean. Karrera akituta, be­rriz, tesia­ egitea erabaki zuen: «karreraren­ azkeneko urtean tesia egiteko  es­­­kaintza batez enteratu nin­tzen.­ Enpresa baten eta uniber­tsi­­­tatearen arteko kolaborazio bat zen. Nik en­presaren­tzat ikerketa lana egi­nen­ nuen, baina uniber­tsitatean. Ikas­le­­ bizimodua luza­tzeko aukera iku­si­ta, eta soldata­ ba­tekin, ar­gi­­ eduki nuen hori nahi nuela. Gaine­ra, gaia gus­tukoa nuen». Honela azaldu­ digu bere­ lana: «gero eta poten­tzia haun­­diago­ko aerogenerado­reak erabiltzeak sor­tzen­ dituen arazoak­ kon­pon­­tzean oinarritu da nire lana, ba­tez­ ere aerogeneradore­ horiek sa­re­ elek­tri­koa­ren egon­kor­tasu­na ez kaltetzea, eta ahal bada, egon­kor­ta­sun ho­rri lagun­tzea». Ho­rrek egune­ro­koan aplikazio hauek­ omen ditu: «sare­ elek­­­tri­koa­ri ez dio sobera grazia­rik egiten parke eoliko asko be­ra­ri­ ko­nekta­tzeak, bere egonkor­ta­suna kalte­tu dezakeelako, ba­tez­ ere, sare­ko tentsioa erortzen­ denean, itza­­­laldietan. Etorkizunean, arazo­ bat izan dai­­­te­ke energia eolikoa­ren gara­pe­ne­­­ra­ko. Aerogeneradoreek sa­rearen egon­kor­­­tasunari lagun­tzen badiote arazo hori sai­­­hes­ten da». 
 
Ez da damutzen hartutako bi­dea­­­re­kin: «oro­ko­rrean esperien­tzia ona izan da eta denboran atzera eginen banu, gauza bera­ eginen nuke». Be­re tesian bi zati bereizi ditu: «batetik, ikerketa­ lana. Zati hau unibertsitatean egin nuen, hiru urtez». Ez zitzaio­la «ba­­te­re gogo­rra» egin ai­patu­ digu, «ur­te onak» izan zirela. Ikerketa­ akitu­ eta en­­presan­ lanean ha­si zen. «Te­sia idaz­­­tea falta­ zitzaidan, hau da, egindako ikerketak eta lortutako­ ondo­rioak azal­tzea eta itxuroso­ paratzea. Eta azken zati hau nahiko­ gogo­rra egin zait eta egiten ari zait». Bere hi­tze­tan, «egun guz­­­tian lanean aritu eta gero, ez da gogo askorik­ izaten tesia idaz­­­te­­ko, eta astebu­rue­tan beti­ dago zerbait hobea egiteko». Hale­re, ez da denbora­ luze­rako kontua izanen, «azken sprin­t­ean» baita­go. Tesiaren zirri­bo­rroa aki­tzen­ ari da eta zu­zen­ketak eta gaine­ra­koak­ egindakoan, mar­txo edo api­ri­­l­erako aurkeztea aurreikusi­ du. Dena den, na­hiago du etor­kizu­na ez an­to­la­­tu: «ez zait­ sobe­ra gusta­tzen epe lu­ze­ra­­­­ko pla­nak egitea. Azken finean, bizitza­ zuk planak­ egiten di­tu­zun bi­tar­tean gerta­tzen den hori­ da». 
 

UNEAN UNEKOA 
«Ez zait gustatzen epe luzerako planak egitea. Bizitza zuk planak egiten dituzunean gertatzen den hori da»

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun