Euskaraz aritzeko solaspoteoa antolatu dute azaroaren 30ean Donezteben

TTIPI-TTAPA 2013ko azaroaren 27a

Larunbatean bazkari autogestionatua eginen dute Ekaitza ostatuan eta gero poteoa

Solaslaguna egitasmoaren baitako saio osagarri moduan, Solaspoteoa antolatu dute azaroaren 30ean, larunbatean Donezteben. Inguruko solaslaguneki batera, lagunak, familiakoak, ezagunak, amoranteak… parte hartzera animatzea nahi dute, baldintza bakarra euskaraz aritzea baita.

Solaslaguna egitasmoaren baitako saio osagarri moduan, Solaspoteoa antolatu dute azaroaren 30ean, larunbatean Donezteben. Inguruko solaslaguneki batera, lagunak, familiakoak, ezagunak, amoranteak… parte hartzera animatzea nahi dute, baldintza bakarra euskaraz aritzea baita.

Doneztebera hurbiltzeko moduak ere proposatu ditu Solaslaguna egitasmoak. Honela, baztandarrei, Baztanesa autobusa Donostiarako bidean 13:45ean Elizondotik ateratzen dela kontuan hartuz, Doneztebera joateko hori hartzea proposatu du. Bortzirietako Solaslagunek, berriz, garraiolaria izanen dute. 13:30ean Berako Altzate Plazan geldituko dira, 13:45 aldera Lesakako autobus geltokitik pasatuko dira.

Beraz, 14:00-14:15 aldera Doneztebeko Ekaitza ostatuan elkartu eta bazkari autogestionatua eginen dute. Bakoitzak bere jana eraman beharko du, nahi bezala (bokata, tuper…), baldintza bakarra edaria ez eramatea da, bazkari tokian hartuko baitute. Bazkal ondotik Solaspoteoa eginen dute Doneztebeko ostatuetan barna, musikaz, bertsoz eta kantuz alaiturik.

Baztanesa berriz ere Donostiatik buelatuko da eta arratseko 8:30ean egonen da Donezteben, beraz, ordu horretan eginen dute buelta Baztanera. Bortzirietara ere ordu horretan abiatuko da garraioa, baina norbaitek gelditu nahi badu, libre izanen da nahi duena egiteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun