Euskal Herriko bertsolari txapelketa nagusiak eskualdeari kuku egin dio asteburuan

TTIPI-TTAPA 2013ko azaroaren 25a

Unai Iturriaga nagusitu zen Elizondoko finalaurrekoan. Gari Garaialde

Unai Iturriagak irabazi zuen larunbatean Elizondoko finalaurrekoa, 1.400 bertsozaleren aitzinean

Euskal Herriko bertsolari txapelketa nagusia azken txanpan sartua da eta asteburuan eskualdeari ere bixita egin dio. Larunbateko finalaurrekoa Elizondoko Baztan pilotalekuan egin zen eta 1.400 bertsozalek lepo bete zituzten harmailak eta aulkiak. Unai Iturriagak irabazi zuen bosgarren finalaurrekoa, baina bigarren egin zuen Amets Arzallusek segurtatu du finalerako txartela.

Bertsozale Elkarteak eskerrak adierazi die Baztango udalari eta Baztango bertso eskolari saioa antolatzeko eman duten laguntzagatik.

Elizondoko puntuazioa honela gelditu zen:

Unai Iturriaga 725

Amets Arzallus 719,5

Beñat Gaztelumendi 695,5

Jokin Uranga 668

Iñigo Mantzizidor "Mantxi" 663,5

Julio Soto 620

Igandean bigarren itzuliko bigarren finalaurrekoa jokatu zen Donostian, Gaska kiroldegian. Igor Elortza nagusitu zen, Alaia Martinen aitzinetik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun