Lehen sektorearen inguruan solasteko bilera deitu du Cederna-Garalurrek azaroaren 27an

TTIPI-TTAPA 2013ko azaroaren 25a

Asteazken arratsaldeko 6etan eginen dute Malerrekako Mankomunitatean

Cederna Garalur elkarteak bere jardute eremuan martxan jartzen ari da eskualdeko batzordeak garapen prozesuetan tokian tokiko eragileak inplikatzeko. Datorren asteazkenean, azaroak 27, Malerrekako Mankomunitatean Baztan, Urdazubi, Zugarramurdi, Bertizarana, Malerreka eta Bortzirietako eragile eta herritar elkartuko dira Lehen Sektorearen inguruan eztabaidatzeko, nekazaritza, abelzaintza, mendia, nekazaritzako elikagaien industria irizpide izango dutelarik.

Asmo horretan ahalik eta toki eragile gehien parte hartzea du helburu Cederna Garalurrek; horrenbestez udal ordezkari, langile teknikoak, ekonomia eragileak eta herritarrak gonbidatuak daude arratsaldeko 18:00etan Malerrekako Mankomunitatean (Doneztebe). Izen eman edota informazio gehiago nahi izanez gero honako telefonoetara deitu: 606 408 613 (Izaskun Abril) edota 606431357 (Arantxa Arregi).

Ekimen hau “Erakundeen arteko lankidetza sustatu. 2013-2014” eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) eta Nafarroako Gobernuak finantziaturik dago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun