Finalerdiak jokatuko dituzten lau bikoteak erabakiak daude

TTIPI-TTAPA 2013ko azaroaren 26a

Lehen jardunaldian arerio izan ziren Urriza eta Endikak eta Uterga eta Ionek finalerdietarako sailkatzea lortu dute. Maialen Andres

Etxeberria III, Endika eta Uterga sartu dira, Ezkurra eta San Miguel ez

Oraindik lehen fasea akitzeko jardunaldi bat falta baldin bada ere, dagoeneko ezagun dira finalerdiak jokatuko dituzten lau bikoteak: Etxeberria IV eta Joxe Etxeberria III doneztebarra, Juaristi eta Barrenetxea IV, Urriza eta Endika Urrutia saldiastarra eta Xanti Uterga doneztebarra eta Ion. Bosgarren jardunaldian multzo bakoitzeko sailkapena eta honenbertzez, finalerdietako gurutzaketak erabakiko dira.

Etxeberria IV eta Etxeberria III.ak galdu egin zuten larunbatean Galarretan, baina porrot gozoa izan zen. 40-36 galdu zuten Juaristi eta Barrenetxea IV.aren kontra eta honela, bi bikoteak sailkatu ziren. Irabazleek bi puntu behar zituzten sailkatzeko eta lau lortu zituzten. Etxeberriatarrek puntu bakarra behar zuten eta bi eskuratu zituzten. Emaitza horrekin, Koteto Ezkurra eta Agirrezabala eta Etxabe eta min hartua dagoen Julen San Miguel txapelketatik kanpo gelditu dira.

Sailkapena, jardunaldi baten faltan

1. Urriza-Endika, 13 puntu

2. Uterga-Ion, 12 puntu

3. Juaristi-Barrenetxea IV, 12 puntu

4. Etxeberria IV-Etxeberria III,12 puntu

5. Ezkurra-Agirrezabala, 6 puntu

6. Etxabe II-San Miguel, puntu 1

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun