Osasun etxe eta liburutegietako zerbitzuak euskalduntzeko neurri zehatzak proposatu ditu UEMAk Nafarroako Parlamentuan

TTIPI-TTAPA 2013ko azaroaren 21a

UEMAko ordezkariek Nafarroako Parlamentuan egin dute agerraldia. Utzitako argazkia

Eneka Maiz eta Jon Abril ordezkariak izan ziren azaroaren 19an

Instituzio publikoek herritarren eskubideak urratzea larritzat jo eta Nafarroako “zonalde euskaldunean” administrazioak euskarazko zerbitzua eskaintzeko betebeharra duela gogora ekarri dute Eneka Maiz eta Jon Abril, UEMAko ordezkariek azaroaren 19an Nafarraoko Parlamentuan egindako agerraldian. Osasun etxe eta liburutegien euskalduntzeko bidea elkarlanean egiteko borondatea ere agertu dute.

Eta horretan, instituzioen arteko elkarlanetik harago jo eta hainbat eragileren ekarpenak ere jasotzea beharrezkoa dela azpimarratu nahi izan dute. Adibide gisara eta liburutegietako kasuari lotuta, ASNABI Nafarroako liburuzainen elkartea aipamena eginez.

Osasun zerbitzuak euskalduntzeari lotuta, lehentasunak eta epeak zehaztuta, plangintza osoa kudeatzeko lantaldea osatzea proposatu du Mankomunitateak. Eta garrantzitsutzat jo du udalek eta OEE (Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak) ere lan horretan parte hartzea.

Osasun Zentroetako eta liburutegietako zerbitzuak euskalduntzeko neurri zehatzak proposatu ditu UEMAk. Erraterako, eremu euskalduneko Osasun Etxeetako eskakizun elebiduna ez duten lanpostuei eskakizun elebiduna jartzea edo eremu euskaldunean profil elebiduna ez duten lanpostuei profil elebiduna jartzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun