640 kiloko txapela jantzi ondotik, 600 kiloko Nafarroako sokatira txapelketari ekin dio Amaiurko taldeak. Herrian jokatutako lehen jardunaldian tiraldi guziak irabazi zituen, 3 puntu eskuratuz. Berriozar izan zen bigarren eta Txantrea hirugarren. Ikusi bideoa
550 kiloko txapelketa mistoaren lehen jardunaldia ere jokatu zen. Kategoria honetan Berriozar B nagusitu zen, Basaburua-Imotz, Berriozar A eta Txantrearen aitzinetik.
Gauzak honela, azaroaren 23an, larunbat arratsaldeko 6etan Lesakako frontoian jokatuko den kategoria hauetako bigarren eta hondar jardunaldian izanen du Amaiurrek 600 kiloko txapela ere janzteko aukera.