Joan den urriaren 15etik Céline eta Frédéric Barrenechek Aña Dutournier-en segida hartu dute Pleka trinketean. Dudarik gabe trinketaren aktibitatea segiduko dute, berrikuntza batekin egunero jateko aukera izanen da.
Astelehentik ostiralera eguerditan langileendako bazkariak proposatuak izanen dira eta gauetan plater konbinatuak, asteburuetan aldiz sagardotegi menu bat proposatua izanen da. Bikote honen helburua trinketa beti biziaraztea da.