Santa Katalinaren besta ospatuko da hilaren 24an

Joana GUERENDIAIN 2013ko azaroaren 14a

Arratsaldeko 5etan kantaldia eskainiko dute Saiberri eta Erlautza taldeek kaperan

Santa Katalinaren besta azaroaren 24 ean, igandearekin ospatuko da Saran.  Meza 10:30­ean emana izanen da Santa Katalinako kaperan. 11:30Ean auzoko aperitifa eginen da eta ondotik tripotx jatea, Baratxartea ostatuan usaian bezala. Arratsaldeko 5etan kantaldiaz gozatzeko aukera izanen da kaperan, Saiberri talde saratarra eta Erlau­tza taldeak entzuten ahalko dira. Kantaldirako sartzea 5 eurotan da. 
 
Tripotxentzat tokiak erreserbatu behar dira 05.59.54.20.48 zenbakira deituz.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun