LOMCEri ez! Kanpaina egin dute Urdazubi-Zugarramurdi eta Baztango herrietako eskoletan.
Urriaren 21ean, Iruritako Erreboteko Eskolan, pankarta tailerra egin zuten eta bere logoa osatu zuten,denak beltzez jantziak.
Urriaren 24an, herriz herri, eskola bakoitzeko logoa osatu zuten eta bertze elkarretaratzeak ere egin zituzten, Iruñeko manifestazioan parte hartzeaz gain.
Urriaren 31n, elkarretaratzeak egin zituzten eskola guztietan eta akitzeko, azaroaren 7an, LOMCEri buruzko bilkura informatiboak egin zituzten gurasoendako.