Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Ingurumen arloko Baliabide Zentroaren bidez (CRANA), eta tresna elektrikoen eta elektronikoen hondakinak (TEEH) kudeatzeko sistema integratuek, Baztango Udala eta Bortziriak, Malerreka eta Mendialdeko Mankomunitatearen laguntzarekin, abian jarri dute “Jarraipena eman haren historiari: Birziklatu” kanpaina. Ekimenak saltokiak eta herritarrak inplikatzen ditu TEEhen gaikako bilketa hobetzeko lanean.
TEEHak dira entxufe, pila edo bateria bidez dabiltzan edozein tresna. Garrantzi handikoa da behar bezala kudeatzea edukiaren arabera –substantzia toxikoak edo kutsagarriak izaten dira–; gainera, osagarri aunitz birziklagarriak dira. Behar bezala kudeatu gabe botatzen badira zuzenean zabortegira, arazo bat sortzen dute ingurumenarentzat, eta baliabideak galtzen dira. Behar den tokian uzten badira, ordea, elementu kutsagarriak atera eta ziurtatzen da berriz ere erabiliko direla birziklatutako kable, pieza edo plastiko gisa.
KANPAINAREKIN BAT EGIN DUTENAK
BAZTAN
Elizondoko Agozpe, Javier, Leiza eta Electrónica del Baztan
etxetresnak.
BORTZIRIAK
Expert Bortziriak (Bera) eta Alzuri eta Kaxerna etxetresnak (Lesaka).
MENDIALDEA
Etxe-tresnak (Leitza)