Bilboko Kirikiño Abesbatza kantuz ariko da Umore Ona Egunean

Ttipi-Ttapa 2013ko azaroaren 14a

Bilboko Kirikiño Abesbatzak kontzertua eskainiko du azaroaren 16an, larunbat eguerdian elizan. Umore-Ona Abesbatzak ere parte hartuko du eta buka­tzeko kanta pare bat elkarrekin abestuko ditute. Ondoren kalez-kale, tabernaz-taberna, kan­tujira egingo dute baz­kaltzeko ordua iritsi arte. Umore Ona elkartearen eguneko ekitaldieta­ko bat izanen da, baina ez bakarra: pilota eta futbito partidak, dan­tza­riak, afaria… Bezoera, Baga, biga, higa euskal musikaren ingu­ruko hitzaldi musikatua eskainiko dute Mikel Mar­kez eta Eñaut Elorrie­tak.
 
Azaroaren 22an, bertso poteoaren ondotik, Xalto Saria jokatuko da eta 23an, Euskaraz bizi nahi dut herri lasterketa plazan 16:30ean eta Nagore film-dokumentala 19:30­ean Ganbaran.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun