Ezkurratik atzerrira etorkizun bila

Fernando ETXEBERRIA 2013ko azaroaren 14a

Lehen ere joan izan dira gazteak kanpora etorkizun bila. Utzitako argazkia

Herriko historian atze­ra begira jartzea ariketa interesgarria izan ohi da. Egungo egoera garai batekoarekin alde­ratzeko aukera ematen digu eta hala ohar­tzen gara, orduan ere ez zirela esne mamitan bizi. 
 
60-70.hamarkaden bueltan, Ezkurrako gazteek lan baldintza gogorrak sufritu behar izan zituzten bizirauteko. Herriko 60 gazte baino gehiago joan ziren mugaz beste aldera mendi lanetan aritzera. Tartean, 1963an hogei gazte joan ziren Kanadara. Baldintza gogo­rretan bizi behar izan zuten, neguan tenperatura oso baxuei eta udan berriz altuei aurre eginez.   Mariezkurrena etxe­ko bost anaiek emigratu zuten eta Baztanea etxeko hiruk. Urte batzuen ondotik, denak itzu­li ziren bi izan ezik: batek hogei urtez segi zuen bertan lanean eta aldian aldian Ezkurrara itzultzen zen eta besteak oraindik ere bertan segitzen du. 
 
Gaur egun ere asko dira atzerrira joan beste erremediorik ez duten gazteak. Garai batekoak bezalaxe, duintasunez bizirauteko modua lortzea dute helburu.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun