Ezkurrak bisitarien interesa pizten duela argi geratu da azaroaren 1eko oporraldian. Arrakastaren adierazlea da herrian ostatu hartu dutenen kopurua, nekazal etxeetako eta Barranka Ostatuko logela guztiak bete baitira. Matxitxulo aterpetxeak ere ederki hasi du bere ibilbidea, Tito Gorostiagak berriki zabaldu duen aterpean pasa dutelako askok gaua. Lotara etorri direnez gain, bertako jakiak dastatzeko asmoz ere askok egin dute geldialdia. Ostatuko jangela betea egon da hiru egunetan leku desberdinetako bisitariekin eta 20 motorzaleko koadrilak ere bertan gosaldu du. Orokorrean egoerak kolore grisa duen honetan, herriarentzat albiste bikaina da hau.