25 langabetu gehiago utzi ditu urriak eskualdean

TTIPI-TTAPA 2013ko azaroaren 14a

1.367 lagunek emana zuten izena Doneztebeko Enplegu Bulegoan

Nafarroa osoan bezala, eta azken bi hilabe­te­etako joerarekin segituz, urrian ere goiti egin du langabeziak eskualdean. Hilabete honda­rrean 1.367 langabetu zeuden Doneztebeko Enplegu Bulegoan izen emanak, irailean baino 25 gehiago. Beraz, %1,86 igo da langabetu kopuru. 508 kontratu egin ziren Doneztebe­ko Enplegu Bulegoaren bitartez urrian, baina horietatik 68 bakarrik izan ziren mugagabeak.
 
Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean 615 lagun daude langabezian, irailean baino 7 gehiago. Adin tarte horretako emakumeen artean 612 langabetu daude, irailean baino 27 gehiago. 25 urtez beheitiko gizasemeen artean 5 lagun guttiago daude langabezian, 87 lagun, eta adin tarte horretako emakumeen artean ere irailean baino 4 langabetu guttiago daude, 53.
 
Zerbitzuen arloak segitzen du langabe gehien izaten, eta gainera, , nabarmen goiti egin du urrian, 849tik 895 langebatura pasatuz. Industria arloan, aldiz ere 13 langabetu guttiago daude, 246 denera. Eraikuntzan ere 9 langabetu guttiago daude, 151. Nekazaritzan 24tik 27ra igo da langabetu kopurua, eta aitzinetik lanik egin ez dutenen artean 48 lagun daude lan­gabezian, irailean baino 2 guttiago.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun