Birziklapena hobetu asmoz zaborrontziak berkokatzen hasi dira eskualdean

TTIPI-TTAPA 2013ko azaroaren 14a

Olio edukiontzi gehiago ere paratu dituzte

Birziklapena hobetu asmoz eta hondakinen inguruko legedi berria betetze bidean, Bortziriak eta Malerrekako Man­komunitateek eta Baztango Udalak za­borron­tziak berkokatzea eta edukiontzi mota guztiak dauden puntuetan bil­tzea erabaki dute.
 
Horregatik, proiektu honen barrenean, paper-kartoi eta enbase edukiontzi gehiago paratzen hasi dira. Guztira, 36 edukiontzi berri paratu dituzte, 18 urdin eta 18 hori. Momentuz, Bortzirietatik hasi dira, baina hurrengo hilabeteetan Baztanen eta Malerrekan ere edukiontzi gehiago paratuko dituzte. Herriguneetan puntu berri batzuk sortu dira, falta ziren karriketan edo auzoetan, baina batez ere base­rri-auzoetan bizi diren bizilagunei hurbildu nahi izan dizkiete birzi­klatzeko edukiontziak. Hori dela eta, baserri auzoen sarreretan puntu berriak sortzea erabaki dute. Horrela hondakinak bereiztea errazten da eta portzentaiak igo­tzea espero dute, hondakinak kudeatzen dituzten erakundeek oroitarazi dutenez, «ezin baitugu ahantzi oraindik %25 bakarrik birzikla­tzen dugula!».
 
OLIO EDUKIONTZIAK ERE
Baztanen 4
Elizondo: Jaime Urrutia 55 eta Braulio Iriarte 37.
Erratzu: Utselei 24, sarrerako pisuetan.
Oronoz: Suhiltzaileen ondoan.
 
Bortzirietan 2
Bera: Altzate ka­rrikan, Lixoia ostatuaren parean.
Lesaka: Plaza Zaharreko aparkalekuetan.
 
Malerrekan 2
Ituren: Latsagako bidean, zubiaren ondoan.
Donamaria: Uxa­rrea auzoan, He­rriko ostatuaren parean.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun