Urria joan zaigu eta gure ehiztariek usoak ehiztatu izanen dituzte edo ez, baina argazkian ikus daitekeen bezala basurde ederra ehizatu dute. Ederki jan izanen dute gisaduan, gibela prexiturik… edo beharbada hozkailuan sartu izanen dute, aitzinerago jateko. Beraiek ikusiko dute.