Ikasturtea aitzinera doan neurrian herriko eskolako ikasleak hasiak dira beraien lehendabiziko ateraldiak egiten. Herritik hurbil joan eta joanen dira, hain zuzen ere Zubietara. Haur Hezkuntzako ikasleak azaroaren lehen astean joan ziren eta Lehen Hezkuntzakoak, berriz azaroaren 27an joanen dira oinez. Bertan Zubietako errota bisitatzeaz aparte Haur Hezkuntzakoek talo tailerra eta negutegi ekologikoa egin zuten eta Lehen Hezkuntzakoek, berriz, talo tailerra eta ginkana eginen dute.
Bertze aldetik, eskolako irakasle, ikasle eta gurasoak LOMCE legeari ezetz errateko hainbat ekitaldi antolatzen ari dira, lege honek ekarriko dituen aldaketa gogorrei aurre egiteko. Doneztebeko eskolan izan zen mintzaldian ere parte hartu zuten Pulunpako irakasle eta gurasoek.